Gure planeta gero eta kutsatuago dago tamalez. Gure aldetik, zerbait egin beharko genuke hori gutxitzen joan dadin. Guztion ardura da, gainera.  Inoiz pentsatu duzu zenbat zabor sortzen dugun?. Baina benetan uste al duzu zakarretara botatzen dugun guztiak ez duela beste erabilerarik? Inoiz pentsatu al duzu zakarrontzira botatako gauza horietako askorekin MUSIKA ere egin daitekeela? Hala erakusten digute  goiko bideoan ageri den STOMP talde amerikarrak eta baita TURUKUTUPA talde gasteiztarrak. Azken hori kotidiafonoen atalean ezagutuko dugu sakonkiago.